Lege-oharra
1. Informazio orokorra
Webgune hau BASQUEVOLT S.A.rena da (aurrerantzean, Basquevolt). Egoitza soziala: Arabako Parke Teknologikoa, Albert Einstein 35, 01510 Vitoria-Gasteiz; IFK: A05342795; helbide elektronikoa: info@basquevolt.com; tel. (+34) 945 04 49 82.
Webgune hau eta bertan dauden azpidomeinu, mikroguneak eta/edo azpiatalak erabiltzeak esan nahi du irakurri, ulertu eta onartu dituzula, mugarik eta erreserbarik gabe, Lege-ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak, baita webgune honetan eskuragarri dagoen Pribatutasun Politika ere; berariaz gomendatzen dizugu hura irakurtzea.
Basquevoltek eskubidea du webgune honetan agertzen diren baldintzak aldatzeko eta edukiak, informazioa eta abar zabaltzeko, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe.
1.2. Hizkuntza
Lege-ohar hau, gure Pribatutasun Politika edo webgune honetan noizean behin argitara daitezkeen beste erabilera-arau, politika eta prozedura batzuk itzultzen baditugu, eta gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsio baten artean desadostasunik badago, gaztelaniazko bertsioak izango du lehentasuna.
2. Jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideak
Webgune honetako edukien eta elementuen titularra Basquevolt da; beraz, Basquevoltenak dira eduki horien gaineko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak, eta, bereziki, webguneko orrietako iturburu-kode, testu, irudi, diseinu, logotipo, programa informatiko, animazio, datu-base, marka, merkataritza-izen edo bereizgarri, soinu eta gainerako elementu grafiko edo soinuzko guztien gainekoak.
Basquevoltek baimena ematen dio erabiltzaileari webgune honetan dagoen informazioa ikusteko eta erreprodukzio pribatuak egiteko, betiere elementuak erabilera pertsonalerako soilik badira edo kazetaritza-helburuetarako soilik erabiltzen badira, eta, bi kasuetan, informazioaren osotasuna errespetatzen bada eta Basquevolten webgune hau jatorrizko iturri gisa identifikatzen bada. Berariaz debekatuta dago datuen izaeraren aurkako erabilera joerazkoa.
Aurreko paragrafoan berariaz aurreikusitako helburuetatik kanpo, debekatuta dago webguneko edukiak erabiltzea, banatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, bai eta edozein bitarteko eta teknologiaren bidez erreproduzitzea, eraldatzea edo jendaurrean komunikatzea ere, Basquevolten aldez aurreko baimen espresurik gabe.
3. Pasahitzak eta eremu pribatua
Erabiltzaileari zerbitzu jakin batzuetara sartzeko pasahitz bat ematen zaionean, bere erantzukizun esklusiboaren pean gorde beharko du, konfidentzialtasun eta sekretu zorrotz eta erabatekoan, eta berariaz debekatuta dago hirugarrenei lagatzea.
Pasahitza lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabili edo atzitzen bada, erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Basquevolti, neurri egokiak har daitezen.
4. Segurtasuna
Webgune honetan arrazoiz egokiak diren segurtasun-neurriak hartu ditugu datu pertsonalak dituen informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta, beraz, ezin dugula bermatu erabiltzailearen sistema informatikoetan edo dokumentu eta fitxategi elektronikoetan aldaketak eragin ditzaketen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik.
5. Erantzukizuna
a) Orokorra
Basquevoltek ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birusik gabe daudenik, eta ez da webgunera sartzeak edo sartu ezin izateak eragindako kalteen erantzule. Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute webgune hau leialki eta legez erabiltzeko, legeen eta merkataritzako ohituren arabera.
b) Estekak eta hiperestekak
Basquevolten webguneek hirugarrenen beste baliabide edo webgune batzuetarako estekak edo sarbidea eskain ditzakete. Orri horiek ez dira Basquevoltenak, eta Basquevoltek ez ditu haien edukiak berrikusten; beraz, Basquevolt ezin da izan orri horien edukien edo bertan ager daitezkeen eta/edo eskuragarri egon daitezkeen zerbitzuen erantzule.
Berariaz debekatuta dago www.basquevolt.comwebguneko orri bat beste webgune batean aurkeztea "framing" izeneko teknikaren bidez edo helburu bera edo antzekoa duen beste edozein teknikaren bidez, Basquevolten baimen espresurik gabe.
6. Jurisdikzioa eta eskumena
Baldintza hauen interpretazioari buruzko gatazka edo eztabaidarik badago, bai eta webgune honetako zerbitzuekin lotutako edozein gairi buruz ere, Espainiako jurisdikzioa eta araudia aplikatuko dira, eta Vitoria-Gasteizko auzitegiak izango dira eskudunak.